XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gañera, Europako Batzarkideak salerosketakiko politika bakar batera eldu bearra dute.

Orduan Bilkuntzako Laterriak bere salerosketak egiteko dituzten almen orokorrak Europako batzar nagusietara itzuliko dituzte.

Bilkuntza osatzeko bear dan amabi urteko tarte ontan Elkarrekiko Merkatuan sortu diran Seirentzako Konsejo ta Komisioak salerosketakiko politika bakar batera eltzeko egiñalak egingo dituzte.

Bitartean Laterriak beren buruen jabe dirala jarraituko dute.

Bilkuntzako batzarrekin batera tarifa bakarrera lenbailen eltzeko Laterkideen artean salerosketari buruz neurri berdiñak artzen sayatuko dira, batasuna lortu dedin.

Ondasunak gero ta geyago eragozpenetatik askatuaz, Europa alkartuaren batzarrei aolkua eskatuaz; aien esanak betetzeko prest egonez, era berean batzar nagusiak bear bezela gauzak aurrera emateko zuzen-aolkuak zabalduaz da, nola politika bakar batera elduko diran.

Ta bein batasunerako bitartea osatutakoan Europako batzar nagusiak, (Konsejua, Komisioa ta Asanblea) Elkarrekiko merkatuaren zuzendari bakar benetakoak izango dira: Ministroen Konsejua izango da, Komisioak antolatutako erabakiak artuko dituana; ta asanblea da aurrekoen eginkizunak zainduko dituna.

Batzar nagusi auek erabakien esku artu-arren, ez dira onengatik Laterriak txintxilik airean geratuko ta Komisioen aurrean bere eragozpenak aurkezteko ta laguntza eskatzeko eskubide osoa eukiko dute.

Ala ere, Laterkideak Tratatua izenpetutzean artu zituzten egin bearrak betetzeko prest jarri ziran ta ezin dituzte alde batera auek utzi.